13 febrero 2007

ZORIONAK GUZTIOEI

AZTERKETEKIN AMAITU DUGU
!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

21 enero 2007

CURRICULUM EGOKITZAPENA

Haur dislexiko batentzat beharrezkoa da bere beharrizanetarako hezkuntza berezi bat edukitzea. Instituzioei arazoak konpontzeko lege legislatibo bat jarraitzea eskatu behar zaio. Gaur egun Espainian lege legislatibo hau ez da existitzen, baina bai beste herrialdeetan.

Legezkoa izan behar da dislexia duten umeei mediku bat aztertzea, mediku honek frogak egitea...
Hainbat ikasgaietan ikaslearen kurrikuluma egokitu behar da, beste ikasleek bezala aukerak izateko. Profesional asko ez daude prestaturik hau baten arazoak dislexiarekin lotzeko. Askotan dislexiarekin lotu beharrean ume alferrra dela pentsatzen dute. Baliabide gutxi izatea askotan arazo konpondu ezean, areagotzen du.

Klaseko irakaslea kontutan hartu behar du ume dislexikoak ikusmena eta entzumenaren bidez ikasten dutela, eta saiatu behar da klaseak ume hauei egokitzen eskemak, herramenta audibisualak...erabiltzen.

Azterketak ahozkoak izan ahal dira.
Ikasgaietan idatzizko azterketetan ez dira akats ortografikoak kontutan hartuko. Idazketako modua ez da kontutan hartuko, bakarrik ebaluatuko da ikasleak espresatzen duena, hala ere, bere idazkera garapena kontutan hartuko da.

Dislexiadun ume batentzat kurtsoa errepikatzea ez da batere onuragarria. Nahiz eta kurtsoak errepikatu, arazoa behar den bezala lantzen ez bada, dislexia arazoak izaten jarraituko du.

ESKURATUTAKO ETA GARAPENEZKO DISLEXIA

Eskuratutako dislexia eta garapenezko dislexiaren arteko berezitasunak: Aldez aurretik ongi irakurtzen zuen subjektuan garun-zauriaren ondoren agertzen diren eragozpen lexikoak, alde batetik, eta arazo neurologikorik, emozionalik, ekonomikorik edo kulturalik gabeko ume batek eduki ditzakeen ezintasunak, bestetik, desberdinak dira. Aurrenekoan, zergatiaren eta ondorioaren arteko lotura dago eta eskuratutako hiru dislexia mota aipatzen dira: dislexia fonologikoa, sakoneko dislexia eta gainazaleko dislexia. Bigarrengoan, berriz, eragileen aurkikuntzan datza gaur egungo azterketen erronketako bat.

Era askotako ikerketak egin dira: arazo kromosomikoen aurkikuntzara bideratutako azterketa genetikoak; garunaren ekintza elektrikoaren edo potentzial oroituen zinetika espezifikoaren eredu bereziaren bila zuzendutako arakaketa elektrofisiologikoak; garunaren odol-emariaren eta medikuntza berriaren beste zenbait parametroen ahalezko desberdintasun funtzionalei dagozkiekeen eragileei lotutakoak; istripuz hildako dislexikoen zerebroen eraketa eta egituraketaren konparaketarako autopsiak; irakurketaren bitarteko begi-mugimenduen, hizkien ezagutzaren edo koloreen finkatze uneko ikusmen parafobealaren eta periferikoaren azterketak; aztoramenaren prebalentziari zuzendutako ikerketa epidemiologikoak.

Ume dislexikoen garunean lesiorik aurkitzen ez denez, arazoaren eragilea alor genetikoan (bilakaera enbriologikoan), zerebroaren disfuntzionamenduan edo simetrizazioan eta ikusmenaren berezitasunetan aurkitu behar den ideia darie ikerketa eta azterketa guztioi. Baina oso zaila da lexikozko aztoramenak eta aipatu diren berezitasunen arteko lotura eta korrelazioa nabarmentzea. Eginkizun elektrofisiologikoei eta ikusmenaren eraginkortasunari dagokioenean, batez ere, ez da erraza eragileak edo ondorioak diren jakitea.

Honela, ez da inoiz lortu ikusmen-haumatearen eta dislexiaren arteko harremana frogatzea. Gainera, kontutan eduki beharrezkoa da irakurketa ez dela berezko ekintza, kulturala baizik eta, idazketaren bitartez, estuki lotuta dagoela hizkuntzarekin; egiaz, idatzitakoaren eta hitz egindakoaren artean, idazketa hizkuntzetara moldatzeko ereduen artean, desberdintasun handiak daude, baina idazketan zehar ikusten direnak ez dira aztarna ikuskorrak soilik, sinboloak ere badira.

19 enero 2007

I'm just like Lisa!
I'm Lisa, who are you? by NoHomers.net

NOLA JAKIN UME BATEK DISLEXIA OTE DUEN ALA EZ?

Dislexia ezin diagnostika daiteke argi eta garbi umeak sei-zazpi urte egin arte (eta beti psikologo, logopeda edo aditu baten eskutik). Hala ere, umearen gaitasun intelektualaren eta hizkuntza idatziaren inguruko bere trebetasunetan umeak lortzen dituen emaitza kaskarren arteko desoreka nabarmena da lehenagotik ere, bai gurasoak eta baita irakasleak ere susmotan jartzeko adinakoak. Ume hauek ezin dituzte letrak (alfabetoa) behar bezala ikasi, ez dira hitzen osagaiak analizatzeko gai eta horrek irakurketa motela, nekosoa eta akatsez josia dakar (letrak jan egiten dituzte edo antzeko ortografia dutenak, adibidez b eta d, elkarrekin nahastu, ahoskatzeko zailtasunak dauzkate, puntuazio-zeinuekin trabatu egiten dira, hitzak luze samarrak edo zailak direnean irakurketa erabat aldrebesten zaie, etab.)

Dislexia maila desberdinekoa izan daiteke, noski, eta ume dislexiko guztiek ez daukate atzerapen edo zailtasun bera eskolan, baina normalean gehientsuenei kosta egiten zaie trebetasun bat baino gehiago martxan jartzea eskatzen duten lanak edo eginkizunak burutzea. Adibidez, eta umeak koskortuagoak direnean, erredakzio bat egiteko eskatzen bazaie, dislexikoari kosta egingo zaio ortografia, puntuazioa eta ideien antolamendua aldi berean kontrolatzea. Denbora gehiago behar dute edozein lan —idatziz noski— egiteko eta beti erlojuaren kontra ibiltzen dira bere ikaskideekin batera gauzak bukatzeko. Horrek, luzarora, frustrazioa eragin dezake umearengan eta horregatik da hain garrantzitsua ondorengo tratamenduan umea atenditzen duen espezialistaren, ikastolako maisu-maistren eta gurasoen artean harreman estua egotea.

BA ZENEKIEN?

Herritarren %15 inguruk dislexia dauka.
Egin diren azterketen arabera, herritarren %15ek dislexia dauka, batzuek besteek baino
gehiago. Oso pertsona ezagunek ere izan dute dislexia, eta, adituek diotenez, dislexia izan
dutelako lortu dute horrenbesteko arrakasta, ez dislexia izan arren. Izan ere, jarduera
batzuetarako erraztasun handiagoa izaten dute dislexikoek. Dislexia dutenen edo izan dutenen
artean daude Albert Einstein zientzialaria, Winston Churchill politikaria, Agatha Christie eta
Federico Garcia Lorca idazleak, Harrison Ford, Tom Cruise eta Whoopi Goldberg aktoreak, John
Lennon musikaria, Walt Disney marrazkigilea, Pablo Picasso margolaria...

IKASTEKO TEKNIKAK (Ikasten ere "ikasi egiten da")

“Saiatzen naiz, baina ez zait sartzen”, “ez dut ulertzen irakasleak esplikatzen duena” “aurreko egunean ikasi nuenaz ez naiz gogoratzen”. Ziur behin baino gehiagotan entzun ditugula esaldi horiek edo antzeko beste batzuk gure seme-alaben ahotik. Eta ez dira aitzakia hutsak.

Sarritan, eskolako porrota kontzeptuak modu egokian ez asimilatzearen ondorioa izan daiteke, ikasten ere ‘ikasi egiten da eta’. Jende guztiak ez daki kontzeptuak modu egokian memorizatzen, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten, gaiak laburtu eta antolatzen eta abar. Badira lan horiek guztiak egiteko berezko trebetasuna duten ikasleak, baina beste batzuek, ordea, eta horrelakoak dira gehienak, laguntza beharko dute ataza horiek egiteko. Horrexegatik, ikastetxe batzuetan jadanik hasi dira ikasleei trebakuntza hori ematen. Zure kasuan horrela ez bada, lasai, zure semearen edo alabaren tutoreak edo irakasleak lagundu ahalko dizulako.

ARRAZOIAK BILATU

Egoera horren aurrean egin beharreko lehenengo gauza gure semearen edo alabaren errendimenduari eragin diezaioketen kausa edo arrazoi posibleak detektatzea da.

FAMILIAKO GIROA

Familian bizi duten giroa izaten da gazteen ikasketetan gehien eragiten duen faktoreetako bat. Gurasoen jarrera gogor edo zorrotzegia, anai-arreba txikiagoren batek eragindako zeloak, maitasun falta, norbere gaitasun eta ahalmenekiko konfiantzarik eza, etab. izan daitezke eskolako porrotaren arrazoiak.

Kasurik gehienetan, faktore horiek benetan gertatu ez arren ere, umeak horietan sinesten badu, eragina egiazkoa izango da. Horregatik, kasu hauetan onena gure seme-alabekin hitz egitea da, egia osoa mahai gainean jartzea, inolako mehatxu eta zigorrik gabe, beretzat hain kaltegarria den egoera hori konpontzen saiatzeko. Beste kasu batzuetan, ordea, psikologo edo hezitzaile espezializatuen laguntza eskatzea beharrezkoa da.

MOTIBAZIO FALTA

Gure seme-alabek nota txarrak ateratzeak ez du esan nahi ezinbestean ikasteko gaitasunik ez dutenik. Adibide batzuk emateko, Einstein adimen urrikotzat jo zuten eskolan, eta Goethe idazle handiak ez omen zuen ortografian gutxieneko maila gainditzen. Gaztea desmotibatua dagoenean, oso gauza normala da ikasketetan ere mailarik ez ematea.

Egoera horren aurrean, benetan interesatzen zaion gai bat lantzera animatu behar genuke, nahiz eta eskolako gaien artean egon ez. Ez dio axola, hasiera batean, mitologia greziarra den edota gehien gustatzen zaizkion musika-taldeak diren. Kontua gaztearen interesa piztea da, eta metodologia akademikoa erabiltzen ikastea. Horrela, hain erakargarriak gertatzen ez zaizkion gaiak ikasten hastea errazagoa gertatuko zaio. Tutorearen edo irakaslearen laguntza eska dezakegu, dena den.

ARAZO FISIKO EDO PSIKOLOGIKOAK

Ez dira sarritan gertatzen, baina ezin dira aldez aurretik baztertu; izan ere, batzuetan eskolako errendimendu baxua (porrotera iritsi gabe ere) arrazoi fisiologikoengatik izan daiteke: entzumen- edo ikusmen-arazoak, hizketaren ingurukoak, dislexia eta abar. Normalean adinez gazteagoak diren umeei erasaten dieten faktoreak izan ohi dira, eta diagnostikatu ondoren, lan bereziarekin edota laguntza-geletan gainditzen dira.

GURASOENTZAKO ETXEKOLANAK

Hona hemen aholku sinple batzuk dislexiari etxean bertan aurre egiteko:

  • Arreta gehiago eman umearen esfortzuei, lortuko duen errendimenduari baino. Dislexiak segurtasunik eza handia sortzen dio umeari; horregatik da hain garrantzitsua umearen ahaleginak eta arrakasta txikiak onartzea eta baloratzea, bere konfidantza-maila gehitzeko.
  • Bere liburuak umearekin batera irakurri, irakurketa-prozesua abentura interesgarria eta gustukoa izan dadin.
  • Ariketa ugari eta errepikapen-saio asko eskaini. Umeak behin eta berriz aritu behar du, gauzarik sinpleenekin bada ere.
  • Konparazioak alde batera utzi, bere anai-arreba eta lagunekin batez ere.
  • Inoiz ez utzi umea barregarri bere akatsengatik; ezta alfer edo baldartzat hartu (ez baitira); are gutxiago beste inoren aurrean.
  • Indartu eta sendotu bere autonomia pertsonala. Dislexikoak izateagatik ez dute gurasoen gehiegizko babesik behar.
  • Ez dramatizatu, ezta arazoa neurritik atera ere. Umea gurasoen angustiaz kutsa daiteke, alfer-alferrik kutsatu ere.

Zer gehiago egin dezakete gurasoek?

Eskolako porrota ez da gauetik goizera agertzen den zerbait. Eta, gainera, arazo horri aurrea hartzea badago, hasiera-hasieratik neurri egokiak hartuz gero.

Txiki-txikitatik estimula ezazu umea
Ume baten aurreneko urteak erabakigarriak dira garapen intelektualerako. Garrantzi handikoa da, beraz, estimulu egokiak eskaintzea, galderak eginez, musikaren laguntzarekin, marraztera bultzatuz, etab.

Eredu ona emaiozu
Umeak zer ikusi, hura ikasi. Horrexegatik, garrantzitsua da zuri ere kultura interesatzen zaizula umeari azaldu eta frogatzea: liburuak gomendatuz, antzerki-aretoetara edo erakusketetara joanez…

Ikasketekiko interesa azaldu
Eta ez notekin bakarrik. Zein liburu ari den irakurtzen galde iezaiozu edo etxeko lanekin laguntza eskaini. Denbora asko ez bada ere, minutu batzuk berarekin ematea benetan eskertuko dizu.

Ez exijitu gehiegi
Gurasook beti nahi dugu onena gure seme-alabentzat, baina kontuz! Ez nekatu eskolaz kanpoko jarduerekin, klase bereziekin, etab. Emaitza okerragoak lortzeko arriskua dago.

Irakaslearekin harremanetan egon
Behin eta berriz hitz egin harekin. Aholkua eskatu eta jarraitu beharreko estrategiarik onena hitzartu. Batasunak indarra ematen du.

18 enero 2007

Zer gertatzen da garunean irakurtzen eta idazten ikasten ari garenean?

Denok neurona kopuru zehatz batekin jaiotzen gara. Neurona horiek, besterik gabe, ez dute ezertarako balio beraien artean konektatzen ez badira. Haurrak estimuluak jasotzen ditu besteekin interakzioan dagoenean eta berak ere sortzen ditu. Estimulu horiek garunean loturak egiten dituzte. Zenbat eta estimulu gehiago jaso, orduan eta lotura gehiago egiten dira.

Horrela, haurra gauzak ikasten ari den heinean, loturak egiten ari da garunean. Bertako zati guztiak aktibatzen dira haurra ekintza hori egiten ari denean, baina zati batzuk beste batzuk baino gehiago aktibatzen dira informazio mota horretarako espezializatuta daudelako. Badakigu belarri gainean, atzealdean eta ezkerraldean hitzak eta horiek soinuekiko duten erlazioa grabatzen direla. Txikitan zati horretan grabatzen diren gauzak helduak garenean gogoratzen ditugunak dira.

Informazio horrek guztiak irakurtzen eta idazten nola ikasten den erakuts diezaguke.

11 enero 2007

DISLEXIAREN TRATAMENDUA

Dislexia, haurraren arabera, lan metodologia bat edo beste erabiliko da.Metodologia dislexia graduaren araberakoa izango da eta haur horrek aurrera pausuak emateko dituen zailtasunen araberakoa izango da.Dislexia baieztatzen baldin bada, eskolako terapeutek Metodo fonologikoaren bidez lan egingo dute. Lan hau laguntza gelatan egingo da, astean 2 edo 3 saioetan.Metodo fonologikoa irakurketa lantzeko froga ezberdinek osatzen dute eta modu honetan lantzen dute:Fonemen sintesia (hitzak deletreatzea):- Orri batean hitza apuntatzea haurrak berak diktatzen duen moduan. Beharrezkoak diren aldi guztietan anotatzen da haurrak hitza ondo esan arte.-Emandako fonemen sekuentziak zein hitzarenak diren asmatu behar du haurrak: a-m-o-n-a esaten zaio eta berak "amona" esan behar du.Hitzen lehen posizioa duten silabak banatzea:-ba-da-pa-ma silabekin hasten diren objektuak.Hitzen azken posizioan dauden silabak banatzea:-Hitzekin "tren" bat osatzea: etxea-ama-maleta-tabakoaLehen silabak beste hitz baten silabarekin bat datorren ikusi:- Silaba berdinarekin hasten diren bi hitz ematen zaizkio haurrari eta berak errepikatzen den silaba zein den asmatu behar du.Salda_saltoPila_pinuParra_paga-Haur bakoitzak bere izena esaten du eta silaba berdinarekin hasten den beste hitz bat aurkitu behar du: Maria_maleta-Hitz bat esaten da eta dagoen gelako objektuen artean silaba berdinarekin hasten den objektu baten izena eman behar du.-Hitz bikoteak esan zaizkio eta errepikatzen den silaba zein den esan behar du:etxe_txerrialetxuga_baleaEta beste hainbat ariketa...Arazo hau duten ikasleek nolabait ekiditzeko, irakasleei zenbait gomendio ematen zaizkie gelan martxan jartzeko:Ikasleak bere arazoa ezagutu behar du.Lehen lerroetan eseri behar da.Hitzak modu egokian ahoskatzen lagundu behar zaio.Haur hauentzat metodo globala ez da egokia.Haur hauek duten irakurketa maiola ez da besteek duten maila bera izango.Atentzio gehiago eskaini behar zaio. Idatzizko materiala ulertzen duela egiaztatu behar da.Irakurri behar duen materiala bere mailarako egokia izan behar da.Lanak edukiengatik baloratzea, ez izan ditzakeen akatsengandik. Haur hauek ahoz ebaluatzea gomendatzen da.Lanak egiteko denbora gehiago behar du....

DISLEXIAREN DIAGNOSTIKOA

Diagnostikoa egin ahal izateko, lehenik eta behin orientatzaileak tutoreak emandako informazioa behar du. Informazio hau bilera edo galdetegien bidez lortzen da, eta lehenengo aipatutako irizpideak azaltzen baldin badira, diagnostiko sakonago bat egitera joko da. diagnostiko honek honako alderdiek argitzen saiatuko da:Entzumena: audiometrista batengana jotzen da haurrari audiometria bat egin dezaion.Ikusmena: optometrista batengana jotzen da haurrari optometria bat egin diezaion.Irakurketa eta idazketaren eboluzio zehatza egiten da. TALE testa pasatzen zaio haurrari. PROLEC testa pasatzen zaio haurrari. Test honek honako frogak ditu:Letren izen edo soinu Berdin ezberdin, Aukera lexikoa, Hitzen irakurketa ,Sasi-hitzen irakurketa ,Hitzen eta sasi irakurketa Estruktura gramatikalak Puntuazio ikurrak Esaldien ulermena Testuen ulermena Idazketaren froga bat pasatzen zaio haurrari.Idazketa espontaneoaren bidez azterketak egiten dira.kopiatzea eskatzen zaio. Diktaketak burutzen dira.Entzumenezko memoria azterketa egiten da. WECHSLER adimen eskala pasatzen zaio. orokorrean dislexikoek alderdi manipulatiboan puntuazio altuagoa lortzen dute berbalean baino, hala ere hori ez da guztiz fidagarria den datu bat izango dislexia diagnostikatzerako unean.

ZER DA DISLEXIA?

Dislexiatzat ulertzen da irakurketarako, idazketarako eta letreiatzeko zailtasun zehatza bezala, edo beste modu esanda, Dislexia irakurketaren eta idazketaren ikaste-prozesuari erasaten dioen transtorno bezala definitzen da gaur egun, umearengan inolako eskasia emozional, sentsorial (ikusmenaren edo entzumenaren arazo) nahiz intelektualik atzeman gabe. Dislexia hitza irakurketa defizita garun disfuntzio baten eragina denean erabili behar da. Zenbait teoriaren arabera, orientazio espazialaren akatsekin edota ikus-koordinazioaren alterazioekin egongo litzateke lotuta. Espezialistek diotenez, % 6koa da biztanleria orokorrean gaitz honek duen prebalentzia eta umetan, zehatzago esateko, 10etik bat egongo litzateke gaixotasunak jota (mutikoen kopurua neskena halako bi izaten da normalean).

DISLEXIAREN EZAUGARRIAK

Normalean, arazoa 6-8 urte ingururekin detektatzen da, adin horretan murgiltzen baitira, bete-betean, irakurketa-idazketa prozesuan. baina, hala ere, beharrezkoa da irakaslea eta gurasoak adi egotea hainbat zeinuen aurrean, ume horrek bere lagunak baino motelago ikasten duela konturatzeko.
Horrelakoak etxean atzematea ez da batere erraza, gurasoek beste erreferentzia bat behar baitute euren seme-alaba gainerako ikaskideekin konparatu ahal izateko. izan ere, konparazio hori eginezean, gurasoei normala eta bere adinerako egokia irudituko zaie euren umeak egiten duena, hala ez izan arren.Dislexiaren edo haren moduko beste asaldura baten zeinuak hauek dira:
Oso motel irakurtzea.
Hitzak osorik irakurri ordez, letraka irakurtzea.
Irakurri duena ez ulertzea.
Puntuaziorik ez errespetatzea.
Hitz baten barruko letrak alderantzikatzea. ("sapatu" esan "pasatu" ordez).
Aditasun falta. Nekea oso handia izaten da ume hauetan. Irakurketa edo idazketa lehorrak iruditzen zaizkie, interesik gabeko kontuak.
Ikasketekiko interesik eza. Batetik aditasun falta, eskolako lanekiko interesa galarazten die. Eskolako errendimendua eta emaitzak oso pobreak izaten dira.
Moldatu ezina. Espazioan eta denboran ongi orientatzen ez direnez, erreferentzia- punturik gabe sentitzen dira, haien erreakzioak ez dira, euren adinekoei dagozkien bezain egonkorrak. Euren iritziak azken muturreraino defendatzen dituzte.

LATERAZIO TXARRA:
Lateralizazioa esaten zaio umeak bere gorputzaren alde bat bestearen gainetik nagusitzeko bizi duen prozesuari. Normalean, lateralizazioa 5 edo 6 urte arte ez da finkatzen, baina badira ume batzuk txikietatik argi eta garbi azaltzen dutenak alde baten nagusitasuna.Eta dislexia -kasu gehienak nagusitasun hori ongi definituta duten haurrak baldar samarrak izan ohi dira esku lanak egiten, eta beren marrazkietako marra grafikoak koordinazio maila eskasekoak izaten dira.

PSIKOMOTRIZITATEAREN ASALDURAK:
Normalean, ume dislexikoak mugimendu baldarrak egin ohi dituzte.Erritmo eta oreka falta zaie eta asko kostatzen zaie oin baten gainean egotea, salto egitea, bizikletan ibiltzea edo lerro baten gainean ibiltzea, esaterako.

PERTZEPZIOAREN EDO HAUTEMATEAREN ASALDURAK:
Pertzepzio espazialean, gora-behera edo aurrera -atzera kontzeptuetan akats ugari egin ohi dituzte. Eta horrek zailtasun nabarmenak ekartzen dizkie irakurri eta idazteko orduan.

08 noviembre 2006

31 octubre 2006

GAIAREN AURKEZPENA

Aukeratutako gaia Dislexia da, orain arte gutxi landu den idatzizko arazoa da. Asko dira dauden teoriak, baina pertsona gutxi dira benetan zer den eta nola landu behar den jakiten dutenek. Eskolan egunero kasu asko aurkitu ditzakegu, baina oso gutxi dira tratamendu egokia jasotzen dutenek; hala ere, hezkuntza gero eta prestakuntza handiagoa dauka haur hauei behar duten laguntza eta erantzuna emateko. Baina zoritxarrez, daukagun informazioa ez dugu praktikan jartzen, hau da, batzutan badakigu haurra behar duen laguntza, baina azkenean umea ez du behar duen laguntza jasotzen eta hori eskolarako eta bere garapenerako arazoak sor diezaioke. Hori dela eta gai hau sakonago azalduko dugu, ikuspuntu eta esparru zabalago batean landuz.

NIRE AURKEZPENA

Nire izena Ana Garcia da. 20 urte ditut, baina hilabete honetan 21 urte beteko ditut. ``Aurten dena gainditzen badut ´´nire azken kurtsoa izango da; Bilboko Magisteritza unibertsitatean Lehen hezkuntzako 3. maila ikasten ari naiz. Ikasketa hauek burutzea erabaki dut umeak gustoko ditudalako baita hezkuntzarekin erlazionatuta dauden arloak ere interesgarriak direla uste dudalako; hala ere, mamitsuena umeei euren etorkizunerako txikitatik ondo prestatuta egotea edo laguntza ematea da, hori behintzat da nire helburua.
Amaitzeko esan behar dut, ez dakidala aurten edo noiz amaituko ditudan ikasketa hauek, baina esan ahal dut, ikasketa hauek asko lagundu didatela nire formakuntzarako baita nire etorkizuna bideratzeko ere.

ONDO PASA

Creative Commons License
blog hau creative commons-en lizentziaren menpe dago.