11 enero 2007

DISLEXIAREN EZAUGARRIAK

Normalean, arazoa 6-8 urte ingururekin detektatzen da, adin horretan murgiltzen baitira, bete-betean, irakurketa-idazketa prozesuan. baina, hala ere, beharrezkoa da irakaslea eta gurasoak adi egotea hainbat zeinuen aurrean, ume horrek bere lagunak baino motelago ikasten duela konturatzeko.
Horrelakoak etxean atzematea ez da batere erraza, gurasoek beste erreferentzia bat behar baitute euren seme-alaba gainerako ikaskideekin konparatu ahal izateko. izan ere, konparazio hori eginezean, gurasoei normala eta bere adinerako egokia irudituko zaie euren umeak egiten duena, hala ez izan arren.Dislexiaren edo haren moduko beste asaldura baten zeinuak hauek dira:
Oso motel irakurtzea.
Hitzak osorik irakurri ordez, letraka irakurtzea.
Irakurri duena ez ulertzea.
Puntuaziorik ez errespetatzea.
Hitz baten barruko letrak alderantzikatzea. ("sapatu" esan "pasatu" ordez).
Aditasun falta. Nekea oso handia izaten da ume hauetan. Irakurketa edo idazketa lehorrak iruditzen zaizkie, interesik gabeko kontuak.
Ikasketekiko interesik eza. Batetik aditasun falta, eskolako lanekiko interesa galarazten die. Eskolako errendimendua eta emaitzak oso pobreak izaten dira.
Moldatu ezina. Espazioan eta denboran ongi orientatzen ez direnez, erreferentzia- punturik gabe sentitzen dira, haien erreakzioak ez dira, euren adinekoei dagozkien bezain egonkorrak. Euren iritziak azken muturreraino defendatzen dituzte.

LATERAZIO TXARRA:
Lateralizazioa esaten zaio umeak bere gorputzaren alde bat bestearen gainetik nagusitzeko bizi duen prozesuari. Normalean, lateralizazioa 5 edo 6 urte arte ez da finkatzen, baina badira ume batzuk txikietatik argi eta garbi azaltzen dutenak alde baten nagusitasuna.Eta dislexia -kasu gehienak nagusitasun hori ongi definituta duten haurrak baldar samarrak izan ohi dira esku lanak egiten, eta beren marrazkietako marra grafikoak koordinazio maila eskasekoak izaten dira.

PSIKOMOTRIZITATEAREN ASALDURAK:
Normalean, ume dislexikoak mugimendu baldarrak egin ohi dituzte.Erritmo eta oreka falta zaie eta asko kostatzen zaie oin baten gainean egotea, salto egitea, bizikletan ibiltzea edo lerro baten gainean ibiltzea, esaterako.

PERTZEPZIOAREN EDO HAUTEMATEAREN ASALDURAK:
Pertzepzio espazialean, gora-behera edo aurrera -atzera kontzeptuetan akats ugari egin ohi dituzte. Eta horrek zailtasun nabarmenak ekartzen dizkie irakurri eta idazteko orduan.

No hay comentarios:

ONDO PASA

Creative Commons License
blog hau creative commons-en lizentziaren menpe dago.